Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba Elkartearen helburua Usurbilgo eta inguruko baserritar txikia laguntzea da, behar ditzakeen zerbitzu eta eskaintzak sortu eta indartuz.
Baserritar txikia laguntzeaz gain, Alkartasuna Kooperatibak Usurbilgo biztanleria osoari zuzendutako denda kudeatu, gasoil eta gas butano zerbitzua eskaini eta inguruko beste baserritar kooperatibekin lankidetza jorratzen du.
Alkartasuna Kooperatibak ekologiaren aldeko apustu garbia egin du. Hala, gure dendan hazi, ondarri, margo eta janari ekologikoak aurkituko dituzu.
Edozein Usurbildarrek Alkartasuna Kooperatibako bazkide izateko aukera du, horrek eskaintzen dituen abantaila ugariak eskuratuz.
Ekainaren 21a ezkeroztik, Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak Atallu industrialdeko bere egoitza berria zabaldu du.
Bisita gaitzazu!
Atallu industrialdean, Ingemar-eko bide gurutzean ezkerretara hartuta.
ORDUTEGIA:
Goizean 9:00-13:00 Arratsaldean 16:00-19:30 (Abuztuko arratsaldetan itxita)
Larunbatean 9:00-13:00
Mattin Jauregiren eskutik, frutagintzan polinizazioa bermatzeko erleek duten garrantzia azalduko da. Otsailak 13 osteguna, 18:00-19:30, Usurbilgo Potxoenea kultur etxean.
SALGAI!
JAKOBA ERREKONDOREN LIBURU BERRIA SALGAI!
Alkartasuna Kooperatibak fitosanitarioen ontzi hutsak kudeatuko dizkizu. Ontziak 3 aldiz garbituak eta taparik gabe ekarri behar dira. Zerbitzua doakoa da.
Etxerako sagar zukua egin nahi baduzu, kooperatibak pasteurizagailua utziko dizu; etxera eraman eta zeure zukua egin!